Gure lana bultzatzen duena naturarekiko dugun maitasuna da. Benetako klima-krisi bati aurre egin behar diogu, eta konponbidearen zati bat hezkuntzan dagoela uste dugu, ez dugulako zaintzen maite ez duguna eta ez dugulako maite ezagutzen ez duguna. Hori dela eta, azken urteotan ingurumenarekiko sentsibilizazio-zerbitzuak eskaintzeko premia gero eta handiagoa identifikatu dugu, eta zerbitzu horiek hainbat testuingurutara egokitu ditugu.